domingo, 17 de julio de 2022

Izaro. Barakaldoko Herriko Plazan 2022/07/16

Lehenengo aldiz blog honetan euskaraz idatziko dut. Behintzat saiatuko naiz. Atzo Barakaldoko Herriko plazara Izaroren Kontzertua ikustera joan ginen. Maialen-i izugarri gustatzen zaio bere musika baita Susanari ere. Eta niri ere, atzo sekulako kontzertua ikusi ondoren. Kanta batzuk ezagutzen nituen Maialen-i Limones en Invierno diska opari geniolako. Berak askotan entzuten du diska. Neska Hau eszenatokiaren gainean gai egiteko den oso erakusgarri ona izan zen atzoko errezitaldia. Bere musikak ez dauka konplexurik. Denetariko kantak osatzen ditu eta era natural batean aurkezten ditu. Gainera, bere musikariak oso onak dira: Garazi Esnaola (piano eta gitarra akustikoa), Julen Barandiaran (baxua), Iker Lauroba (gitarra elektrikoa eta akustikoa eta mandolina) eta David - barkatu baina en nuen ondo entzun bere abizena - (bateria).

Hasiera lasai izan zen. Lehenengo kanta (Er(h)ori) ez nuen ezagutzen eta izugarri gustatu zitzaidan eta bigarrena nire kantarik kutunena da: Hainbeste. Oso berezi da kanta hau nire etxean Kantu-txapelketaren bigarren saria irabazi zuelako nire alabak. Oso emanaldi orekatua izan zen. Kantu lasaiak baita dantza egiteko aproposak direnak ere. Hala ere ni ez nintzen kontzertura joan zen rockzale bakarra, batzuk ikusi nituen. Baina en ditut haien izenak aipatuko bere ospea lurrera eror ez dadin. Dantza!!!!